2013-12-26

BLENDSPACE

Doako web-aplikazioa da eta gure ikasgaiak on line prestatzeko aukera ezin hobea da: testuak, irudiak, Slideshare bezala plataforma desberdineko aurkezpenak , Prezi, Youtube-ko bideoak ,edo gure artxiboak partekatzeko. 


2013-12-06

EUROPA,XII.etik XV.MENDERA


XII. eta XIV. mendeen artean, garapen ekonomikoa indarra hartzen hasi zen Europan, nekazaritzan gertatutako hobekuntzei eta biztanleria handitu izanari esker.



2013-05-07


Custom Glitter Text

Cool Flash Comments

LED Text Scroller
Leonardo 1452an jaio zen, Vinci herrian, Florentziatik gertu. Gazte zela, adimen eta sormen handia zituela erakutsi zuen hainbat diziplinatan.
Leonardo garai guztietako margolari onenetarikotzat jotzen da. Eta gainera,zientzilari bikaina ere izan zen. Giza anatomia ikertu zuen.Anatomiaz egin zituen azterketek behatzeko gaitasun handia zuela erakusten dute.

Buckingham Palaceko erakusketa
Optikan aditua izan zen, eta giza begia aztertu zuen. Hainbat aurkikuntza egin zituen geologian, meteorologian eta hidraulikan, eta mareak eta ilargia aztertu zuen.
Ingeniari aparta izan zen. Eta guztietako makinen diseinuak egin zituen; hala nola, tresna militarrak,prototipo hegalariak, etab.


Musikari bikaina ere izan zen, eta inprobisatzeko gaitasun handia zuen.

2013-02-23

ERDI AROKO HIRIAK

HIRIEN SUSPERRALDIA

Europako hirietako bizitza berpiztu egin zen XI. mendetik aurrera.Europako ekonomiak hazkunde sendoa izan zuen, nekazaritza-jardueren aurrerakadaren ondorioz.  
Beheko prezin berrikuntza teknikoak, nekazaritzaren hedapenaren ondorioak eta hiriak berpizteko zergatiak
aztertuko ditugu.

        


NEKAZARITZAKO BERRIKUNTZAK

Hiru urteko labore txandaketa

A.- ERROMATAR GOLDEA  
Zurezkoa zen, eta idien indarrez mugitzen zen; goldearekin lotutako uztarriaren bidez tiratzen zuten idiek.
B.-BELARRIDUN GOLDEAK 
Lurra sakonagotik iraultzeko ets hobeto aireztatzeko belarri izeneko pieza zuen; horri esker, erraz lantzen ziren lur gogorragoak ere.
                                                                                                                                                                      











ERDI AROKO HIRIAK



XIII. mendean merkataritza jardueraren hazkundea zela  eta urrezko txanpon berriak txanpondu zituzten. Garrantzitsuenak Florentziako florina eta Veneziako dukata izan ziren. Europako estatu guztietan erreferentzia bihurtu ziren horiek biak.

FLORINA
Erdi Aroko dirua izan zen.
XIII.mendearen erdialdean, Florentzia Mediterraneoko potentzia bat zen arlo ekonomiko eta komertzialean. Bere botere komertziala sendotzeko, balio handiko txanpon bat asmatu zuten.Florentzian sortu zen 1252an eta Europan XIII. eta XIV.mendean erreferentziazko urrezko txanpona bihurtu zen.
XIII.mendea amaitu arte bere balioa eta ospea handitzen joan zen, eta beste estatu batzuk florin propioak txanpondu zituzten.
Florinaren gainbeheraXV.mendean hasi zen, Europan, kalitate gutxiagoko imitazioen agerpenaren ondorioz.



 DUKATA

  
Veneziako errepublikako txanpon ofiziala izan zen.3,5 

gramo urrerekin txanpondu zuten. Behe Erdi Aroko beste 

txanpon handia izan zen eta beste Estatu batzuek ere, 

euren dukatak txanpondu zituzten.

XV.mendean florina ordezkatzen hasi zen.
 



2012-10-21

ERDI AROKO HISTORIA

Erdi Aroa aldi historiko bat da eta erromatar Inperioa bukatu zenetik aro Modernoa hasi zen arte iraun zuen.




ISLAMA


2012-09-05

ANTZINAKO GREZIA


Mizenas greziar zibilizazioaren gune nagusietako bat zen K.a.2.milurtekoan.Greziako mendebaldearen zati handi bat domeinatzen zuen gotorleku militar bat. K.a. 1600 eta K.a. 1100 artean dagoen greziar historiaren garaiari mizenastarra deritzo. Tokia gaur egun aztarnategi arkeologikoa Atenasetik 90 kilometro heho-mendebalderta dago, Peloponeso penintsularen ipar-ekialdean.












2012-07-09

PARTENOIA

Tenplua Atenasko akropolian eraiki zuten, Palas Atena jainkosaren , hiriaren zaindariaren, bizilekua izateko. Horregatik, tenpluaren barnean jainkosaren estatua erraldoi bat gorde zuten, 11 metrotik  gorako altuerakoa.


2012-06-17

GURE KIDEEKIN MEATEGIETAN

Arditurriko meatzeak Aiako Harria mendigunearen bihotzean daude, Gipuzkoako Oiartzungo udalerrian. Aiako Harria, Euskal Herriko formazio geologikorik zaharrenetakoa izateaz gain, berezia da biltzen dituen harri motengatik eta orografia ikusgarriagatik.
Meatzeak erromatar inperioaren garaitik ustiatu izan dituzte. Hala ere, inguruetan aurkitutako azternek agerian utzi dutenez, are lehenago ekin zitzaion meatzeak ustiatzeari.
Penintsulan bi mila urte eta gehiagoz ia etenik gabe ustiatutako meategi bakarrenetakoa da.
Aiako Harriko meatzeetan galena argentifera ustiatzen zuten, zilarra lortzeko.
Erdi Aroan burdina ateratzen zuten eta, ondorioz, hainbat ola kokatu ziren eskualdeko erreken eta ubideen ertzetan.
XVIII. mende amaieran Oiartzungo Sein familia meatzea ustiatzen hasi zen berriz, zilarra eta beruna lortzeko.
1830ean, Compañia Guipuzcoana de Minas enpresa Arditurri ustiatzen hasi zen. Hortarako,meazuloak handitu egin zituzten, eta aurreko garaietako aztarnetako asko suntsitu egin ziren.
1902tik 1904ra bitartean Sestaoko labe garaien jabeak lortu zuen burdina ustiatzeko emakida, eta trenbidea eraiki zituzten.
Aurreko mendearen erdi aldean, bertan zegoen fluorita zela eta, interes handia sortu zen, eta meatzea modernizatu egin zuten.
Arditurriko esparruko jarduera 1984an amaitu zen eta ustiatzeko baimena 1985ean iraungi.


2012-06-14

WALLWISHER


 Post-it moduan erabiltzeko tresna,idea laburrak azaltzeko balio du.Aplikazio honek era birtualean eta kooperatiboan oharrak idazteko aukera ematen du. Bertan erabiltzaile askok beren oharrak idatz ditzakete.

 

2012-06-10

LAINO AZPITIK, SASI GAINETIK

Gaur, tresna berri bat aurkeztu nahi dizuet: TAGXEDO
Tagxedo erabiltzeko ez dugu ezer instalatu behar, ezta kontua sortu.
Ideiak botatzeko balio du.  Hitzak idazten ditugunean, programa honek  nahasten ditu eta era polit batean aurkezten ditu.
Hona hemen adibideak. Ea asmatzen duzun!




         

2012-05-14

MESOPOTAMIA

Wix tresnak flashean web-gune prestatzeko aukera ematen digu. Interfaze ona dauka eta era oso errazean orrialdea prest edukiko dugu. 
Animatuko zarete probatzen?
 



 

2012-05-11

EGIPTO: GOGOAN HARTZEKO DATUAK

Wordle: ANTZINAKO EGIPTO
ANIMALIA  JAINKOA
Egiptoarrek uste zuten beren jainko eta jainkosek giza edo animalia itxura izan zezaketela ( animaliaren burua izanda giza itxurakoa izatea ere bai). Anubis, hildakoen jainkoetako bat, zakurra edo txakala zen.

BELTZA, ZORTE ONAREN KOLOREA

Zenbait eskultura harri gris ilunez edo beltzez zeuden eginda. Beltzak zorte ona ematen zuen; izan ere, Niloko uholdeek utzitako lokatz emankorraren kolorea zen.

PAPIROA

Antzina, oso ohikoa zen papiroa Egipton. Gauza askotarako erabili ohi zen, besteak beste papera egiteko.

ERREGE KOROAK

Erregeak Goi Egiptoko Koroa Zuria edo Behe Egiptoko Koroa Gorria zeramatela irudikatzen zituzten. Batzuetan, bi koroen arteko konbinazioa eramaten zuten, herrialde osoa gobernatzen zuten seinale.
Faraoiak oso dotore janzten ziren eta koroatzearen ondoren zenbait 
ezaugarri jasotzen 
Zituzten erregetzan erabiltzeko.Bular gainean flageloa, zigor elementua edo 

Njej zetroa gurutzatzen zuen.Gurutzatua baita Heka zetroa, edo bakuloa. Biek Osiris jainkoa errepresentatzen dute. Boterea adierazten dute.
Bekokian kobra errepresentatzen zuena, etsaietatik babesteko bere su kiskalgarriaren bitartez.Batzuetan faraoiari bi lurraldeetako jauna edo herrialde bikoitzaren jauna edo Horus ahalguztiduna deitzen zitzaion.



MEMORIALA

Egiptoko aurreneko erregeetako batzuek agindu zuten beren gertaerak harri esteletan idazteko. 
Hau Narmer (Menes) erregearen Paleta da, ziurrenik Egipto bateratuaren lehenengo erregea izan zenarena. 
Paletak borrokaldietako garaipenak oroitzen ditu.
Narmerren Paleta ,1898an aurkitua, arbelezko plaka bat da, 64 zentimetroko garaiera eta 45eko zabalera duena.Kairoko Egiptoar Museoan dago, eta,  adituen arabera, Egiptoren elkartzea irudikatzen du.
Paletaren aurrealdean Narmer erregea dago, Goi Egiptoko  koroa zuriarekin tamaina handian, Goi Egiptok Behe Egiptorekiko zuen nagusitasuna adierazten duena.
Horus jainkoa, erregearen jainkotasunaren ikurra, papiro batzuen gainean dago,  Sei papiroek, konkistan zehar sei mila hildako egon zirela adierazten dute.
Paletaren atzealdean goikaldeko zatian, faraoia agertzen da koroa gorriarekin, Behe Egiptorekiko  nagusitasunaren ikurra. Behealdean, bi animalia bitxi irudikatuak daude, lepoak elkarlotuta dituztenak.z agertzen da erregea, bere etsaiak zanpatzen dituen zezen batekin irudikatua.

OBELISKOA

Zutabe karratu altu hauek monumentuak ziren. Aldeak idatziz estaltzen ziren; eta azken errematea, piramide formaz zizelkatua. Obeliskoak Inperio Ertainean (K.a. 1987-1640) hasi ziren agertzen eta binaka eraikitzen zituzten tenpluen aurrealdean. Obeliskoen aurpegietan, hieroglifikoak zizelatzen ziren. Zenbait kasutan, urrez eta zilarrez egindako aleazioaz estalitako erregearen irudia jartzen zuten piramidioian.


Hauek bezalako batzuk eraman egin dituzte beste zenbait herrialdetara:

Parisen dagoen obelisko Inperio Berriaren ( K.a. 1540.1075) garaian eraiki zen. Garai hartan, Inperioaren hiriburua Tebas hiria zen. Gaur egun, hiri horren izena Luxor da eta Inperio Berriko tenplu harrigarrienetariko bi oraindik ere egoera onean daude bertan: Luxorreko tenplua eta Karnak-eko tenplua.

Luxorreko tenpluan bi obelisko zeuden.Bata,25,03metro altu da eta oraindik bertan dago baina bestea,22,83m-ko altuera eta 230 tonako pisua zuena, Muhammad Ali Pasha orduko Egiptoko erregeordeak Luis Felipe I.a Frantziako erregeari eman zion 1836an. Horixe da, hain zuzen, Parisko Concorde enparantzan dagoena.
Londresen, British Museumean Nektanebo II.aren obeliskoa dago. Cleopatra-orratzak bi obelisko bikiak dira. Tutmosis III.faraoiak, K.a. XV.mendean zizelkatzea agindu zituen.

Gaur egun Londresen eta New Yorken aurkitzen dira.Gaur egun Erroman hamahiru obelisko daude.Inportanteenetaariko bat Vaticanon dago.Caligula enperadoreak Erromara ekarri zuen,Inperioak Egipton konkistatutako altxorretako lagin bat bezala1585. urtean, Sixto V. Aita Santuak gaur egun dagoen lekura eramatea agindu zuen.Obeliskoa mugitzeko 900 gizon, 140 zaldi eta 47 polea erabili zituzten.Erroman dauden beste obelisko:

Flaminio eta Macuteo obeliskoak ere bai  Erroman daude.