2012-06-17

GURE KIDEEKIN MEATEGIETAN

Arditurriko meatzeak Aiako Harria mendigunearen bihotzean daude, Gipuzkoako Oiartzungo udalerrian. Aiako Harria, Euskal Herriko formazio geologikorik zaharrenetakoa izateaz gain, berezia da biltzen dituen harri motengatik eta orografia ikusgarriagatik.
Meatzeak erromatar inperioaren garaitik ustiatu izan dituzte. Hala ere, inguruetan aurkitutako azternek agerian utzi dutenez, are lehenago ekin zitzaion meatzeak ustiatzeari.
Penintsulan bi mila urte eta gehiagoz ia etenik gabe ustiatutako meategi bakarrenetakoa da.
Aiako Harriko meatzeetan galena argentifera ustiatzen zuten, zilarra lortzeko.
Erdi Aroan burdina ateratzen zuten eta, ondorioz, hainbat ola kokatu ziren eskualdeko erreken eta ubideen ertzetan.
XVIII. mende amaieran Oiartzungo Sein familia meatzea ustiatzen hasi zen berriz, zilarra eta beruna lortzeko.
1830ean, Compañia Guipuzcoana de Minas enpresa Arditurri ustiatzen hasi zen. Hortarako,meazuloak handitu egin zituzten, eta aurreko garaietako aztarnetako asko suntsitu egin ziren.
1902tik 1904ra bitartean Sestaoko labe garaien jabeak lortu zuen burdina ustiatzeko emakida, eta trenbidea eraiki zituzten.
Aurreko mendearen erdi aldean, bertan zegoen fluorita zela eta, interes handia sortu zen, eta meatzea modernizatu egin zuten.
Arditurriko esparruko jarduera 1984an amaitu zen eta ustiatzeko baimena 1985ean iraungi.


No hay comentarios: