2012-01-30

IRUNGO ARTXIBOA

IRUNGO ARTXIBOA XVI. mendearen erdirarte udalaren dokumentuak sakabanatuta zeuden. Kontrolik ez zegoenez eta, ondorioz, dokumentuak galtzeko arriskua zegoenez, erabaki zen Artxibo bat sortzea lekurik seguruenean, hau da, elizan, eta agiriak inbentariatzea.
1843.urtean , Artxiboa lehen aldiz Udaletxera eraman zuten eta idazkiak antolatzeko eta inbentariatzeko batzar bat eratu zuten, Policarpo Balzola
k, Jose Angel Arizmendik eta Jose Arranbilletek osatua
1898.urtean, gerra amaitutakoan, bigarren aldiz eraman zuten Udaletxera, Probintziak Serapio Mugica Gipuzkoako Udal Artxiboen Ikuskatzaile izendatu eta Iruna heldu zela aprobetxatuz.

1987. urtean, Irungo Udal Artxiboko fondoak Karrika Nagusira eraman zituzten, Ikust-Alaia etxera.


Gure bisitaren helburua  zerbitzua,  dokumentu-motak ezagutzera ematea eta hiriaren ondasun historikoarekiko errespetua sustatzea da.

GEOGRAFIA

Geografiako azterketa prestatzeko joko didaktiko hauek errepasatzen lagunduko dizkizute.

Flash mapa interaktiboak, web gune interesgarria da ikasteko, ondo pasatzen duzun bitartean

Web gune honetan munduko edozein herrialdeko informazioa aurkituko dituzue.Mapa fisiko eta politikoei buruzko zailtasun ezberdineko ekintzak egiteko aukera izango dituzue.


60 geografia jolas baino gehiago daude geografía ikasteko modu dibertigarrian.Hiriak kokatzeko, munduko hiriburuak ezagutu eta kokatu,...



2012-01-29

IPUIN LEHIAKETA


Bisita egin ondoren haurrentzako literatur lehiaketa bat antolatzen da eta baldintza nagusia zera da, aurkezten dituzuen idazlanen argumentu-diskurtsoa Udal Artxiboarekin lotuta egon behar dela.
Irabazleei Irungo Udalak edo bere laguntzarekin argitaratutako argitalpen-sorta bat oparitzen zaie, eta txartel bat ere bai, hiriko liburudenda batean materiala eros dezaten.


Ipuinaren trama istorio dibertigarri bat izan daiteke, misteriozkoa edo zuek nahiago duzuen modukoa. Nahi baduzue, marrazki bat ere egin dezakezue azken orrian.


Lehiaketan parte hartzeko epea  2011 apirilak 30 arte izango da, ez ahaztu. Hilabete bat geroago, gutxi gora-behera, aukeratutako hiru ipuinen egileen izenak ezagutaraziko dituzte. 


Martxan jarri zuen irudimena eta ziur nago ipuin ederrak eta dibertigarriak sortuko dituzuela.