2012-02-09

DONEJAKUE BIDEA

XI. mendean, Santiago (Konpostelakoa) erromes kristauen helburu nagusietakoa izan zen.
Kondairaren arabera, apostoluaren gorpuzkia  han zegoen hobiratuta, eta leku horren gainean eliza bat eraiki zen. Donejakue apostoluaren erlikiak gurtzeko egin zen. Horrela hasi zen Santiago Bideen guztien artean ibiliena.

Erdi Aroan , Europa osoko erromes- kopuru handia biltzen zen  urtero  bidean zehar; ondoren, beherakada 
nabarmena antzeman zen erromesen artean eta egun, berriz ere gora egin du bidea.Erlijio-arrazoiak indarra galdu eta turismo, arte eta kultura arrazoiengatik egin ohi da gaur egun ibilbidea.Erromesek egiten zuten ibilbideari Donejakue deritzo.

Bidea funtsezkoa izan zen Gaztelako lurraldeetarako. Ekonomia garatzeko bide bat izan zen, herri haieko ibilbidea behar adinako azpiegituraz hornitu zuten, burguak ezarri zuten merkataritza bultzatzeko, eta kleroz baliatu ziren erromesaldi izpiritua pizteko. 


Baina kultura garatzeko bide bat ere izan zen. Erromesek beste herrialde batzuetako modak, estiloak eta pentsamoldeak ekarri zituzten. Horren ondorioz, Iberiar penintsula Mendebaldeko  kulturan integratzen joan zen. 

Donejakue Bidean zehar, Espainiako erromaniko estiloko eraikin nabarmenetako batzuk daude.Santiago da jomuga, baina bertara ailegatzeko aukerak asko dira:

Frantses Bidea edo Nafarroako Bidea deritzona Donejakue biderik ezagunena eta erabiliena da.
Europa Kontinentaletik datozen Bide nagusiak Frantzian elkartzen dira, Iberiar Penintsulan sartuz, horregatik du izen hau. 

Haien artean hiru  Izuran biltzen dira, (hemen egon zen Donejakue bideko erietxetik  garrantzitsuenetako bat),eta  Orreagatik barrena jarraitzen du.   

Bestea Arlesetik dator eta Pirineoak Somportik zeharkatzen ditu; biak Garesen batzen dira eta, Bide bat izanik,Nafarroa, Errioxa, Burgos, Palentzia, León, Lugo igaroz , Santiago Konpostelakoaraino. 
  
Iberiar penintsulako iparraldeko Bideen artean, Kostaldekoa ezagunena eta erabiliena da, baita Donejakue Biderik zaharrena.
Erromesak, Irundik  Iberiar penintsulan sartuz, Bizkaiko Golkoaren kostaldea jarraituz Gipuzkoa, Bizkaia, Kantabria, Asturias eta Lugo igaro ondoren, Arzua herrian bide nagusiarekin elkartuz Santiagora iritsi arte.

2012-02-07

PAISAIA NATURALAK

Paisaia zer den zehaztea ez da batere erraza. Ingurura begiratzen dugunean ikusten dugun guztia da paisaia. Zenbait paisaiatan, naturaren ezaugarriak dira nagusi, eta, beste zenbaitetan, aldiz, gizakiaren eragina.


Paisaia naturalak gizakiak ia eraldatu gabekoak dira. Gero eta urriagoak dira.Poloak, oihanak eta basamortuak biztanle kopururik txikiena duten munduko inguruneak dira.






Gero eta paisaia gizatiartu gehiago dago eta gero eta paisaia natural gutxiago. Aldaketa horien guztien aurrean, gobernuek natura zaintzeko neurriak abian jarri dituzte. Duten fauna edota floragatik interes handiagoa daukaten paisaia naturalak babestu egiten dira; horrek bertan giza-jarduera asko kontrolatu, edo zenbaitetan debekatu egiten direla esan nahi du. Era berean, mehatxatuta edo galtzeko arriskuan                                      dauden espezie begetalak edo  animaliak babestu egiten dira.


Parke Naturalak gizakiak egindako ustiaketak edo okupazioak nabarmen aldatu ez diren guneak dira; bertako paisaiek duten edertasunagatik,bitxitasunagatik ezagutzen dira.


Parke Nazionalak ia aurreko natur gunea bezalakoa da; baina printzipioz, parke nazionalak are eta aldaketa gutxiago jasan dute, eta duten bitxitasunak naziorako interes orokorrekoa izan behar du.