OLINPIAR JOKOAK

OLINPIAR JOKOAK


Olinpiar jokoak Grezian asmatu ziren K.a. 776 urtean.K.o. 393. urte arte jarraitu zuten. 1896. urtean, frantziar batek, gure garaietako lehen olinpiadak antolatu zituen Atenasen.
Greziako Olinpia hirian egiten ziren Olinpiar jokoak: hortik datorkie izena. 
Jainko-jainkosen omenez egiten zituzten erlijio eta kultur izaerako festak ziren, eta K.a.VIII.mendetik K.o.IV.mendera ospatu ziren.
Joko Olinpikoetan parte hartzeko betebehar nagusiak ondorengoak ziren: greziarra izatea, librea, legezko semea eta legez aurkako ekintzarik egin ez izana. Hasiera batean Peloponesoko biztanleek hartzen zuten parte. Geroago beste greziar hirietako biztanleei uzten zitzaien parte hartzen eta, XL. olinpiadatik aurrera, beste kolonietako biztanleei parte hartzeko baimena eman zieten, baina beti familian jatorri helenoa bermatua bazegoen. Erromak Grezia konkistatu zuenetik, K.a. 146. urtean, erromatarrei parte hartzen utzi zitzaien eta geroago 213. urtean Erromako hiri guztietako biztanleei.
Hasiera batean ez ziren atleta profesionalak.

Gehienak dirudun familietatik zetozen, baina bazeuden beste batzuk gizarte maila apalekoak. Denboraren poderioz, partaide ia guztiak profesionalak bihurtzen joan ziren. Herriko dirudun ospetsuek diru kantitate handiak ematen zieten eta horri esker denen aurrean ezagunak izaten laguntzen zieten. 
Lehiaketa nagusia pentatloia zen, eta bost diziplina sartzen ziren horren barnean:
lasterketa,luzera jauzia, borroka, disko jaurtiketa eta xabalina jaurtiketa.Pentathloia kirol konplexuena zen eta, beraz, irabazlea gizon eredugarritzat hartzen zuten. Atletak eliminatzen joaten ziren azken biak borrokatu eta bukatu arte.

Lasterketak, estadioaren inguruan egiten ziren, norabide zuzena jarraituz. Lau lasterketa mota zeuden.

Zaldi probak, zalditokian (hipodromoan) egiten ziren probak. Bi motakoak izan zitezkeen:Kuadriga lasterketak eta
Zaldi lasterketak.



Borroka arloan hiru kirol mota zeuden: boxeoa, borroka eta pankrazioa. 

Ez zegoen kategoriarik, zozketaz erabakitzen baitziren borrokalarien arteko parekaketak. 

Atletak, entrenamenduetara biluzik joan ez ezik, lehiaketetara ere biluzik joan behar ziren. Greziarrek gorputz biluzia ederra zela uste zuten eta barruko edertasuna islatzen omen zuen. Arima eta gorputzaren arteko lotura egiteko balio zuen.
Gimnasioa eta palestra atletak entrenatzeko erabiltzen zuten.  Egin behar zuten kirolaren arabera, leku batean edo bestean entrenatzen ziren.
Atletismoa antzinako Grezian garrantzitsua zen oso. Pertsona batek garapen ona izateko bi gauza bete behar zituela sinisten zuten: fisiko ona izatea, jakituria handia izatea bezain garrantzitsua zen. Greziar gazteek ikasi behar zuten, joko olinpikoetan parte hartu ala ez. Entrenatzaileek atletek egiten zuten ariketa fisikoa eta janaria kontrolatzen zuten. Mugimendu harmonikoa ere oso garrantzitsua zela uste zuten. 


 Garaitzeak adierazten zuen ohorea lortzeko lehiatzen ziren kirolariak, eta erramuz egindako koroa jasotzen zuten saritzat.


Ospakizun haietan Greziako hiri guztiek hartzen zuten parte, eta bakoitzak bere kirolariak bidaltzen zituen lehiaketetan parte hartzera. Irabazleak ospea baino ez zuen irabazten, baina bere hiriak ondo eskertzen zion hiriari horrelako ospea emateagatik. Jai horietan gizonezkoek soilik har zezaketen parte. Olinpiar joko horiek beste eginkizun bat ere izaten zuten. Greziarren egutegia joko horien arabera antolatzen zen, urteak zenbatu ordez, jokoak zenbatzen zituzten.

No hay comentarios: