ANTZINAKO EGIPTO


                       
      

 ROSETTA HARRIA

Hieroglifikoen idazkera ulertzeko ezinbestekoa izan zen Rosetta harria.
Idazkera hieroglifikoa misterio hutsa izan zen 1500 urte baino gehiagotan J.F. Champollion egiptologo eta filologo frantsesak 1799.urtean Rosettako harria aurkitu zuen arte.
Rosettako harria bi hizkuntzetan baina hiru idazkeretan idatzitako granito beltzezko harria da eta Londreseko  British Museum-ean dago 1802.urtetik. Rosettako harria bi hizkuntzetan egitoarrez (idazkera hieroglifikoan eta idazkera demotikoan) eta grekeran idatzita dago.


Gehiago jakiteko ikusi hurrengo bideoak

                       


                      


                      


                      



ERREGE KOROAK


Erregeak Goi Egiptoko Koroa Zuria edo Behe Egiptoko Koroa Gorria zeramatela irudikatzen zituzten. Batzuetan, bi koroen arteko konbinazioa eramaten zuten, herrialde osoa gobernatzen zuten seinale.
Faraoiak oso dotore janzten ziren eta koroatzearen ondoren zenbait 
ezaugarri jasotzen 
Zituzten erregetzan erabiltzeko.Bular gainean flageloa, zigor elementua edo 

Njej zetroa gurutzatzen zuen.Gurutzatua baita Heka zetroa, edo bakuloa. Biek Osiris jainkoa errepresentatzen dute. Boterea adierazten dute.
Bekokian kobra errepresentatzen zuena, etsaietatik babesteko bere su kiskalgarriaren bitartez.Batzuetan faraoiari bi lurraldeetako jauna edo herrialde bikoitzaren jauna edo Horus ahalguztiduna deitzen zitzaion.



MEMORIALA

Egiptoko aurreneko erregeetako batzuek agindu zuten beren gertaerak harri esteletan idazteko. 
Hau Narmer (Menes) erregearen Paleta da, ziurrenik Egipto bateratuaren lehenengo erregea izan zenarena. 
Paletak borrokaldietako garaipenak oroitzen ditu.
Narmerren Paleta ,1898an aurkitua, arbelezko plaka bat da, 64 zentimetroko garaiera eta 45eko zabalera duena.Kairoko Egiptoar Museoan dago, eta,  adituen arabera, Egiptoren elkartzea irudikatzen du.
Paletaren aurrealdean Narmer erregea dago, Goi Egiptoko  koroa zuriarekin tamaina handian, Goi Egiptok Behe Egiptorekiko zuen nagusitasuna adierazten duena.
Horus jainkoa, erregearen jainkotasunaren ikurra, papiro batzuen gainean dago,  Sei papiroek, konkistan zehar sei mila hildako egon zirela adierazten dute.
Paletaren atzealdean goikaldeko zatian, faraoia agertzen da koroa gorriarekin, Behe Egiptorekiko  nagusitasunaren ikurra. Behealdean, bi animalia bitxi irudikatuak daude, lepoak elkarlotuta dituztenak.z agertzen da erregea, bere etsaiak zanpatzen dituen zezen batekin irudikatua.

OBELISKOA

Zutabe karratu altu hauek monumentuak ziren. Aldeak idatziz estaltzen ziren; eta azken errematea, piramide formaz zizelkatua. Obeliskoak Inperio Ertainean (K.a. 1987-1640) hasi ziren agertzen eta binaka eraikitzen zituzten tenpluen aurrealdean. Obeliskoen aurpegietan, hieroglifikoak zizelatzen ziren. Zenbait kasutan, urrez eta zilarrez egindako aleazioaz estalitako erregearen irudia jartzen zuten piramidioian.


Hauek bezalako batzuk eraman egin dituzte beste zenbait herrialdetara:

Parisen dagoen obelisko Inperio Berriaren ( K.a. 1540.1075) garaian eraiki zen. Garai hartan, Inperioaren hiriburua Tebas hiria zen. Gaur egun, hiri horren izena Luxor da eta Inperio Berriko tenplu harrigarrienetariko bi oraindik ere egoera onean daude bertan: Luxorreko tenplua eta Karnak-eko tenplua.

Luxorreko tenpluan bi obelisko zeuden.Bata,25,03metro altu da eta oraindik bertan dago baina bestea,22,83m-ko altuera eta 230 tonako pisua zuena, Muhammad Ali Pasha orduko Egiptoko erregeordeak Luis Felipe I.a Frantziako erregeari eman zion 1836an. Horixe da, hain zuzen, Parisko Concorde enparantzan dagoena.
Londresen, British Museumean Nektanebo II.aren obeliskoa dago. Cleopatra-orratzak bi obelisko bikiak dira. Tutmosis III.faraoiak, K.a. XV.mendean zizelkatzea agindu zituen.

Gaur egun Londresen eta New Yorken aurkitzen dira.Gaur egun Erroman hamahiru obelisko daude.Inportanteenetaariko bat Vaticanon dago.Caligula enperadoreak Erromara ekarri zuen,Inperioak Egipton konkistatutako altxorretako lagin bat bezala1585. urtean, Sixto V. Aita Santuak gaur egun dagoen lekura eramatea agindu zuen.Obeliskoa mugitzeko 900 gizon, 140 zaldi eta 47 polea erabili zituzten.Erroman dauden beste obelisko:

Flaminio eta Macuteo obeliskoak ere bai  Erroman daude.







HIEROGLIFIKOAK


Marco superior redondeado
tres juncos verdes alineados
marmita
estera
hogaza de pan
cuerda anudada
Nudo de cierre del cartucho

Hieroglifikoa irudietan oinarritutako alfabetoa da, hau da, piktogramaz eratua.


Aintzinako Egipton idazkari oso garrantzitsuak izan ziren, eskribak, hain zuzen ere.
Faraoiek agindua haintzat hartzerakoan esaldi hau esaten omen zuten. "Hala idaz bedi eta hala egin bedi". Ikusten denez, idatziaren garrantzia sekulakoa zen.

Egiptoarrak Nilo aldeko landare batez baliatzen ziren beren idazkeraren euskarri gisa: papiroa.


       

Giro lehorrean eta izkutuan egon diren dokumentu egiptoarrek gaur egunera arte iraun dute, piramideetako faraoien hilgeletako hormako hieroglifikoak batez ere.



************************************
Egiptoko gizartean oso hierarkia zorrotza zegoen. Botererik handiena zuen pertsonaia, faraoia zen. Errege eta, aldi berean, jainkoa zenez guztiek miresten zuten.

FARAOIA
Egiptoko egitura politiko guztia faraoiarengan oinarritzen zen. Faraoia jainkoa zen. Legegile, administratzaile eta apaiz izateaz gain, gerlari ona zela ere erakutsi behar zuen, bere herria etsaiengandik babesteko eta erresumako mugak defendatzeko gai zela ziurtatzeko.
Añadir leyenda
Faraoia lurraren eta bizi zen guztiaren jabe zen: apaiz nagusia, epaile gorena eta armadako buruzagi nagusia. Harrobiak, urre-meategiak eta Niloko ura soroetara zeramaten ubideak haren manupean zeuden. Uzta eskaseko urteetan, haren ale-biltegiari esker elikatzen zen herria. Atzerriko politika eta harreman komertzialak ere faraoiak erabakitzen zituen. Faraoiak berak bakarrik lan hori guztia ezin zuen antolatu; bera, apaizei eta nobleei lur handiak ematen zizkien. Apaizen beste zeregin bat tenpluetako otoitzak zuzentzea zen, faraoiaren izenean. Faraoia funtzionario batekin oso pozik zegoenean, jauregira ekarrarazten zuen eta zeremoni balkoitik urreak eta bitxiak botaz saritzen zuen.

 






















ERLIJIOA





TENPLUAK

Tenplua jainko-jainkosen etxea edo jauregia izaten zen. Jainko-jainkosak hilezkorrak zirela uste zutenez, harria erabili zuten eraikuntza-material gisa, buztin egosizko adreiluak baino iraunkorragoa zelako eta denboraren eraginari hobeto egiten ziolako aurre.
Tenpluak eraikin dinteldunak ziren: teilatu lauak zituzten, oso zutabe handiek eutsirik.
Tenplu gehienak tamaina ikaragarrikoak ziren eta egitura bera zuten:
     Etorbide luze batek sekulako ate batera eramaten zuen. Etorbidea esfingeen(lehoi-gorputza eta giza burua duten irudiak) zenbait estatuaz dekoratuta zegoen. Esfingeek tenplua babesten zuten.






 Tenpluak horma lodi bat zuen sarreran; pilonoa


Pilonoaren aurrean, obeliskoak zeuden, lurra zeruarekin lotzen zuen bidearen adierazpena.
Ondoren, oso zutabe handiz inguratutako patio bat zegoen.
Gero, gela hipostiloa zegoen.Gela hori estalita eta zutabez erabat beteta zegoen.
Azkenik, jainkotegia zegoen. Han gordetzen zen jainko edo jainkosaren estatua.

                 











                  

No hay comentarios: