ERDI AROKO HIRIAK


XI.mendetik aurrera, Berant Erdi Aroan, hainbat aldaketa eta teknika berri agertzen joan ziren: lugorri uzten ziren zenbait sail, lurrari atsedena emanez abereak bazkatzeko erabiltzen ziren lurrak; txandaketa-sistema, urte batetik bestera lur sail bati erabilpen desberdinak emanez, tartean urte bete lugorri utzita; animalien lepokoak eta ferrak, errezago eta azkarrago lan egin zezaten; errotak lehenik laboreak ehotzeko eta, gero, beste hainbat gauzatareko, uraren eta airearen indarra erabiliz; haziak hobeto aukeratzea; golde handiagoak eta hobeak. Golde horiei esker, hainbat basotako lurra ere lantzen hasi ziren.
Horrekin guztiarekin, lurrari etekin handiagoa atera zioten, eta pixkanaka XIII. mendetik aurrera soberakinak sortzen hasi ziren.Horrek merkataritza indartzea eta hiriak sortzea ekarri zuen.
Garai hartako oparotasunari esker, lanaren banaketa bideratu zen. Soberakinak sortu zirenez, merkataritza bultzatu zuten; elikagaiak beste gai batzuekin trukatzeko aukera zegoen. Horrela artisautza eta merkataritza indartu egin ziren, eta ondorioz, baita hiriaren egitura ere.
 
Beheko prezin berrikuntza teknikoak, nekazaritzaren hedapenaren ondorioak eta hiriak berpizteko zergatiak
aztertuko ditugu.

        


NEKAZARITZAKO BERRIKUNTZAK

Hiru urteko labore txandaketa



A.- ERROMATAR GOLDEA  
Zurezkoa zen, eta idien indarrez mugitzen zen; goldearekin lotutako uztarriaren bidez tiratzen zuten idiek.
B.-BELARRIDUN GOLDEAK 
Lurra sakonagotik iraultzeko ets hobeto aireztatzeko belarri izeneko pieza zuen; horri esker, erraz lantzen ziren lur gogorragoak ere.
                                                                                                                                                                      












Lanbide bereko artisauek elkarteak antolatu ohi zituzten beren interesak babesteko:GREMIOAK.Lanbide jakin bakoitzeko maisuek baino ezin zuten izan beren gremioko kide, eta gremio bateko kide ez zen inor ezin zitekeen hirian lanbide horretan jardun. Gremioaren araudia udalak onartzen zuen eta gremioetatik kanpoko inor lanbide jakin batean aritzeko debekua ezartzen zuen.Horrela, maisuen arteko lehia saihesten zen. Gremioaren ardura zen prezioak nahiz lan ordutegiak eta baldintzak zehaztea, baita egindako lanaren kalitatea bermatzea ere.
Gremioek hierarkia zorrotza zuten. Maisuak ziren agintari gorenak, eta haiek beste inork ez zuen izaten tailerrik nahiz lanabesik jabetzan. Ofizialek proba bat gainditu behar izaten zuten maila horretara iristeko( probarako bereziki egindako maisulan bat). Soldata baten truke lan egiten zuten eta oso ondo ezagutzen zuten lanbidea. Ofizialen azpitik ikastunak zeuden
, eta txikitatik hasten ziren lanbidean. Maisuaren etxean bizi izaten ziren, edo tailerrean bertan, eta dohainik lan egiten zuten;lanbidea ikastea zen beren lanaren truke jasotzen zuten saria, etorkizunean ofiziale izatera iristeko aukera emango ziena.

GREMIO BATEN ARAUTEGIA  (1260)

Inor ezin du artile-ehule izan lehenago erregeari ofizioa erosi ez badio(...) Bakoitzak bi ehundegi eduki ditzake etxean(...) eta maisu ehulearen seme bakoitzak aitaren etxean bi eduki ditzake, ezkongai dela eta eskulanean baldin badaki(...)Maisu bakoitzak ikasle bat eduki dezake, ez gehiago(...)Eta inork ezin du lanean hasi egunsentia baino lehenago, bestela maisuari hamabi diruko isuna eta ofizialei seikoa ezarriko zaie(...)Ofizialek lan egiteari utzi beharko diote bezperetako lehen deia jotzean, baina bezpera horien ostean gauzak atondu ahal izango dituzte(...)Xanpainako ferietan ibiltzen den ehuleak ez du inongo ehunik salduko Parisko ehunarekin nahasturik(...)Parisen ehule denak, azoketan bere ehunak saltzeko dendarik badu, urtean bost soldata pagatu beharko dizkio erregeari, azoka-eskubideagatik, denda edo saltoki bakoitzagatik


Etienne Boyleau

Ofizioen liburua,1260 ingurua


 Gizarte Zientziak 2 Ostadar liburutik aterata




XII. eta XIV. mendeen artean, garapen ekonomikoa indarra hartzen hasi zen Europan, nekazaritzan gertatutako hobekuntzei eta biztanleria handitu izanari esker.

No hay comentarios: