BIZITZA HISTORIAURREAN



PALEOLITOA:

Behe Paleolitoa:
Epe zabal honetan, denetariko egoera klimatikoak bizi izan ziren, hotzak eta epelak.


Garai hotzetan, mamuta, iledun errinozeroa, elurretako erbia eta antzeko animaliak bizi izan ziren gure inguruan. Zuhaitzak, berriz, urriak ziren, eta gehienak koniferoak (pinua eta izeia). Paisaian tundra zen nagusi,edo estepa hotza, belar altu eta horiz jantzia. Garai epeletan, gaur egun ezagutzen ditugun jatorrizko animali eta landare espezieak bizi ziren: baso hostogalkorraren hedapena nabarmendu behar da(hurritza, haritza, artea, urkia, haltza -ibaien ertzetan-). Animalien artean, oreina, orkatza, zaldia,basurdea eta hiena, katamotza, basakatua, etab.
Harrapatutako animalien larrua oinarrizko lehengaia zen, baina belarrak, lastoak, zuhaitz azala, hostoak ere bai  erabiltzen zituzten.
Jantziak josi gabekoak ziren eta  zatiak korapiloen bidez elkartzen zituzten. 
Tresna gehienak zurezkoak ziren garai honetan. Harrizko tresneria ere oso arkaikoa zen, lanabes oso handiak egiten baitzituzten. Denetariko harrizko lehengaiak erabiltzen zituzten, baina, gehienbat, gertuen zegoen harri mota hartzen zuten.

Erdi Paleolitoa:


Neanderthal gizakia izan zen garai honetan nagusi.Landare zuntzak erabiltzen zituzten (belarrak, lastoak, azala, hostoak),baina larrua zen jantzietarako oinarrizko lehengaia; jantziak josi gabeak eta botoirik gabeak ziren, korapilo bidez lotuak.

Talde hauek erreketatik gertu kokatzen ziren. Beste askotan, haitzuloetan egokitzen ziren kanpaleku bakoitzean, eta erdi-erdian sua izaten zuten. Taldeak aurreko aldikoak baino pixka bat handiagoak izan zitezkeen; normalean, 8-10 gizabanako bitartekoak.
Epe zabal honetan, denetariko egoera klimatikoak izan ziren, hotzak eta epelak. Egoera epela baldin bazen, animalien artean,basurdeak eta uroak topa zitezkeen. Basoak, berriz, zuhaitz hostogalkorrekoak
ziren -hurritza, haritza, gaztainondoa, etab. - eta paisaia belardi berde altuek osatzen zuen. Garai hotzetan, Behe Paleolitoan deskribatutakoaren oso antzekoa zen egoera. Mamuta edo elurretako erbia bizi ziren gure ingurunean, besteak beste. Zuhaitzak urriak ziren, gehienak koniferoak, eta paisaia gaur egun ezagutzen dugun tundra edo estepa hotzak osatzen zuen.
Harrizko tresnak bakarrik erabiltzen zituzten. Hezurrezko tresnak asmatu gabe zeuden oraindik. Zurezkoak, ostera, hasita zeuden erabiltzen.


Goi Paleolitoa:

Honetatik aurrera gure moduko gizakia aurki dezakegu, Homo sapiens sapiens.
Belarrak, lastoak, azala eta hostoak erabiltzen zituzten. Dena den, oinarrizko lehengaia larrua izango zen oraindik; jantziak, josten zituzten.
Atari zabalean edo harpeetan kokatzen ziren, eta, batez ere, kobazulo nahiko itxiak aukeratzen zituzten: atarian, lana egiten zuten; barrurago, lo; eta labar  artearen adierazpenetarako, are barrurago sartzen ziren. Taldeak 15-20 lagun inguruk osatzen zituzten.
Garai hotzetan mamuta, iledun errinozeroa, elurretako erbia, jatuna eta antzekoak topa zitezkeen animalien artean, eta zuhaitzen artean, koniferoak, batez ere. Garai epeletan, berriz, egun ezagutzen ditugun animali eta landare espezieak zeuden: baso hostogalkorren hedapena azpimarratu behar da. Animalien artean, oreina, orkatza, zaldia, basurdea eta felido gehienak ziren nagusi.
Tresnak gero eta txikiagoak eta luzeagoak ziren. 


No hay comentarios: